BIOGRAFIA

[EUS]

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea.

Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, "Ura eta bakea" (2019), ¨Nomadak eta kofrea¨ (2016), ¨Behe presioaren erdigunean¨ (2013), ¨Denbora vs kantuak¨ (2010), ¨Une akustikoa¨ (2008), ¨Fignuh hystreld¨ (2005), ¨Ganbaratik¨ (2003), ¨Uek¨ (2000) eta ¨Improphono¨ (2017), azken lau hauek disko instrumentalak. Artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala Depedro, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga, eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang, Xabi Solano, Amorante, Olatz Salvador eta Haimar Arejita besteak beste.. Avant-garde eta esperimentaziorako tartea ere izan du Xabier Iriondo (Afterhours) musikari italiarrarekin KX proiektuan. ¨Gitarra liburua¨ argitaratu zuen 2017ko neguan, ondarrutarrak sortutako konposizioen partitura eta tablatura liburua Fingerpicking teknikan oinarritua. Antzerkirako musika grabazioak ere egin ditu, ¨Hozkailua¨ eta "Boxon(s)" antzezlanetako adibidez. Paris, Bartzelona, Londres, Madril, La Habana edo Mexico DF hirietan eskaini ditu kontzertuak besteak beste. * Bost disko grabatu eta 600 kontzertutik gora eskaini zituen Etsaiak taldearekin 90eko hamarkadan. Governorsekin urte betez aritu zen biran eta ¨Collage¨ diskoa grabatu zuen. Fjord eta Psychophony taldeetako kidea ere izan zen.


[CAS]

Keu Agirretxea es un guitarrista, cantante y compositor vasco, autor de "Ura eta bakea" (2019), ¨Nomadak eta kofrea¨ (2016), ¨Behe presioaren erdigunean¨ (2013), ¨Denbora vs kantuak¨ (2010), ¨Une akustikoa¨ (2008), ¨ Fignuh hystreld¨ (2005), ¨Ganbaratik¨ (2003), ¨Uek¨ (2000) e ¨Improphono¨ (2017), estos cuatro últimos álbumes instrumentales. En algunas de sus canciones ha cantado junto a Jairo Zavala (Depedro), Izaro, Joseba Irazoki o Jon Gurrutxaga y ha tocado/grabado junto a Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang, Xabi Solano, Olatz Salvador, Amorante y Haimar Arejita entre otros. En el año 2014 grabó  junto al músico italiano Xabier Iriondo (Afterhours) el disco KX,  proyecto avant-garde / experimental. También ha publicado el libro de partituras y tablaturas "Gitarra liburua"  con ocho composiciones propias basadas en el Fingerpicking. Ha realizado grabaciones para obras de teatro como "Boxon(s)" o ¨Hozkailua¨ y ha actuado en ciudades como Paris, Barcelona, Londres, Madrid, La Habana o Mexico DF entre otras.* Grabó cinco álbumes y ofreció más de 600 conciertos con Etsaiak en los 90. Giró durante un año con Governors y grabó el disco ¨Collage¨. También fué miembro de las bandas Fjord y Psychophony.