berriak   zuzenean   keu   diskografia   prentsa    kontaktoa

BERRIAK

 

Para entender correctamente esta web necesitas tener instalado en tu PC

el HIZTEGIA3000. Entra aquí.

 
 

ATAL BERRIA! Sartu hemen eta ikasi disko berriko abestiak jotzen eta abesten.

Partiturak, tablaturak eta hitzak.

 

 

 

 

2010/07/13

 

Koordenatu galdu esferikoan

 

Ekainean grabatu nituen gitarrak, baxuak eta ahotsak.

Kantu lasai bat grabatzeko gogoak nituen, aspalditik jotzen nituen akorde honek eta melodia tarareatzen nuen.

Hitzak etorri direnean grabatu egin dut. Gero eta buelta gutxiago ematen diet abestiei, datozen bezala, pumba...REC.

Gitarra elektrikoa lehen aldiz sartu dut disko berrian, soloa egiteko ( sahiatu naiz akustikoarekin egitea baina

¨bending¨ bat egitean izarrak ikusten nituen....)

Bateria Jon Gurrutxagak grabatu zuen ostiralean, musika eskolan. Eta arrautzak ere ikutu zituen ( eh eh eh! perkusio arrautzak ),

nere etxean grabatu genuen, bukatzeko Mamun kafea.

Oso natural geratu da, pozik gaude emaitzarekin.

Hurrengoa abuztuan, inspiratu egin beharko gara....bitartean ondo pasa oporretan

 

Ondo segi

 

Keu

 

 

 

2010 / Keu Agirretxea